XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

An gabaz vigilia ospatu gendun (au da otoitzean eta abestietan gau osoa igaro gendun).

Nik an deabrudunei eskuak ezarri nizkien.

Urrengo goizean, Anbrosio'rena deitzen dan elizara eraman genitun.

Guzti oiek Anbrosio Deunaren itzak dituzu.

Berak ez du esaten, baña gau artan deabrua zeukaten batzuk, deabruarengandik aske gelditu ziran; libratu ziran.

Erlikiak Nabor ta Felix Deunaren elizatik Anbrosiorenera zeramaztela, mirari eder bat gertatu zan; ta au Agustin Deunak gogora ekartzen digu, bera ere antxe gertatu bai zan egun aietan.

Ara: itxu bat, arakiña izandakoa, izenez Sebero, ua ere antxe zan; eta siñismenez, norbaitek laguntzen ziola nunbait, martirien ezurrak zeramazkiten kutxara urreratu zan, eta aiek estaltzen zitun zapiaz bere begiak ikutu zitun... berbertan ikusten zula arkitu zan.

Mirari onek katolikuen siñismena eta indarra asko piztu zun.

Ango poza!

Garbi-garbi azaltzen zan, ezur aiek martiri aundienak ziranez, Jainkoak aintzakotzat idukitzea nai zula.

Ordu arte illunpean egon ziran; Nabor eta Felix'en elizan, santu auei egiten zitzaizkien eliz-jaietan, beste bi ere, aundiak gañera, antxe zeudela, iñor etzan konturatzen.

Jainkoak, ordea, Anbrosio Deunaren bitartez illunpetik atera zitun, eta Eliza osoari agertu-erazi.

Anbrosio'k, berak jaso zun eliz-berrian jarri zitun; antxe daude oraindik.

Ordutik Jerbasio eta Protasio'ren eliza esaten zitzaion eliz berriari.

Baña gerora, Anbrosio bera santu erabaki zutenetik Milan'go Anbrosio Deunarena deitzen da.